Horiek horrela, egitasmoa berriro abiatu artean, Elgoibarko Udalak, ahal duen neurrian, herriko merkatari eta ostalariek euskara arloan duten beharrei erantzuteko ahalegina egingo du (kartelak, oharrak, euskara hutsezko errotuluentzako diru-laguntzak, itzulpen txikiak...).
Euskara Sailak, betiere, harremanak errazteko asmotan, honako helbide elektroniko hau erabiltzeko gomendioa egin nahi die merkatari eta ostalariei: euskara@elgoibar.org.
•Merkealdietarako materiala
Ildo horretatik, eta Elgoibarko dendetan euskararen erabilera bultzatze aldera, merkealdi edo beherapenetarako baliagarriak izan daitezkeen kartelak kaleratu ditu Udaleko Euskara Sailak. Material hori eskuratu nahi duten merkatariek Euskara Sailaren bulegora jo beharko dute (Nafarroa plaza 3, 1).