San Juan Bosco Eguna eta IMH Eguna ospatuko dituzte ikasleek

elgoibarren.net 2010ko urt. 28a, 14:35

Elgoibar BH Institutuko ikasleek San Juan Bosko Eguna, eta IMHkoek IMH Eguna ospatu dituzte bihar (urtarrilak 29). Goitibehera jaitsierek, tortilla lehiaketek, oliba hezur jaurtiketa txapelketak, kamiseta diseinu lehiaketak eta beste hainbat ekintza dibertigarrik hartuko dute klaseen lekua, bihar, bi ikastetxeetan. IMHn, gainera, ospakizun berezia izango da aurtengoa, 20 urte betetzen baititu erreminta makinaren institutuak. (egitarauak dauzka)


San Juan Bosko Eguna (egitaraua)
  • 9:00 KROSA (Mintxetan)
  • 9:30 MENDI BIZIKLETa (Mintxetan)
  • 10:00 GOITIBEHERAK (autopistako zubitik Trenaren zubira arte)
  • 10:15 TORTILLA LEHIAKETA (Arreiturreko arkupeetan)
  • 10:45 SOKATIRA (Olaizaga Kiroldegian)
  • 11:15 FUBITO TXAPELKETA (Olaizaga Kiroldegian)
  • 13:00 ANTZERKIA    (Arreiturreko gimnasioan)

IMH Eguna (egitaraua)
  Egitarau osoa eta berezia prestatu dute IMH Egunerako. Futbolin, ping-pong edo karta lehiaketa tradizionalez gainera, bitxiagoak diren wii txapelketak, Euskaltloia, Triindorra eta beste hainbat ere prestatu dituzte.
Honako lotura honetan ikus dezakezue egitaraua osorik