Jostun-gintzako oinarriak ikasten dihardute josten ikasteko ikastaroan izena eman duten hamabi lagunek, denak emakumezkoak, gizonezko bakarra izan ezik. Gehienak gazteak dira. Parte hartzaile nagusienetakoak gogora ekarri du lehen eskolan ikasten zutela josten eta, beharbada horregatik “gure adinekoak gai dira konponketa oinarrizkoenak egiteko”.
Aste honetan hasi da ikastaroa eta datorren astean amaituko da. Tarte horretan hainbat ezagutza praktiko bereganatuko dituzte ikasleek, besteak beste, botoiak nola josi, barrenak hartzen, kremailerak jartzen, poltsikoak konpontzen, ukondoak eta belaunetakoak nola jarri, e.a. Bordatzeko estilo ezberdinen berri ere emango die Milutxa Rovira irakasleak.
•Brikolagea, iturgintza eta iturgintza
Jostungintza ikastaroa Udaleko Gazteria Sailak eta Zerikasik, elkarlanean, antolatu duten etxeko konponketak egiteko ikastaroaren parte bat besterik ez da. Datorren astean brikolaia, elektrizitatea eta iturgintzari buruzko ikastaroak hasiko dira. Oraindik izena emateko aukera dago. Interesatuek Zerikasi(943 748 271) edo Gazte Informazio Gunera
(943 257 986) jo dezakezue izena ematera. Informazio gehiagorako kontsultatu: www.zerikasi.com

Ikastaro horietan ere ikusi egin beharko da gizonezkoak edo emakumezkoak diren nagusi?