Musuen zakua beteta alde egin dute pailazoek Elgoibartik

elgoibarren.net 2010ko ots. 2a, 10:31

Domeka arratsaldea, kiroldegia leporaino beteta. Ume zein gurasoak Pirritx, Porrotx eta Marimots ikusteko gogo biziz. ‘Irrien lagunak’ azken lana aurkeztu zuten pailazo ezagunek eta, hain zuzen, umeen irriak ikusita lagun berri asko laga zituzten Elgoibarren ere. Irribarrea galdu gabe, une hunkigarriagoak ere bizi izan zituzten saio bikoitza ikustera hurbildu ziren 1.500 lagunek, pailazoek ‘Ane Pirata’ (Ane Perez) eta Kaiet Andueza gogora ekarri zituztenean…


1706639907373 Musuen zakua beteta alde egin dute pailazoek Elgoibartik

 Umeen musuak batzeko zaku magiko bat atera zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta batutako ehunka musuen indarra iaz laga gintuzten Kaiet Andueza haurtxoari eta Ane Perezi bidaltzeko zirela azaldu zuten. Pirritxek, gainera, Ane Pirata’gandik ikasitako leziorik  garrantzitsuena ere gogorarazi zien bertaratutakoei: “bizitza ez da urteetan soilik kontatzen, ilusioak betetzea da garrantzitsuena”.
 

Kiroldegia jendez beteta eta umeak pailazoei begirik kendu gabe.

Guztiek nahi zuten argazki bat Pirritx, Porrotx edo Mari Mototsekin.