Amaitu da “Gure denda, gure poza” kanpaina

elgoibarren.net 2010ko ots. 2a, 11:56

Udalak bukatutzat eman du herriko merkataritza bultzatzeko asmoz abian jarri zuen “Gure denda, gure poza” kanpaina. Maiatzean hasi zen kanpainan 97 saltokik parte hartu dute eta era guztietako ekintzak antolatu eta sustatu dituzte helburu bakarrarekin, elgoibartarrek euren erosketak herrian bertan egin ditzatela.



1706639906987 Amaitu da “Gure denda, gure poza” kanpaina

 Elgoibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta elgoibartarrek erosketak herrian egitera animatzeko helburuarekin jarri zuten abian Udalak, Txankakua merkatari elkarteak eta Merkatu Plazako Barren-Azoka elkarteak “Gure denda, gure pozakanpaina.

1706639907016 Amaitu da “Gure denda, gure poza” kanpaina

 Maiatzetik hona era guztietako ekintzak antolatu dituzte: Kanpainaren irudia zeramaten zenbait lona jarri zituzten herriko zenbait gunetan; pegatikank eta gozokiak banatu zituzten ekimenean parte hartu zuten saltokietan; hautsontzi eramangarriak banatu zituzten Mintxetako igerilekuetan, munduko trial-bike txapeldunen erakusketa antolatu zuten Plaza Handian eta, plastikoen kontsumoa gutxitu eta erosketak herriko dendetan egiteko helburuarekin, 4.500 poltsa berrerabilgarri banatu zitzaizkien elgoibartarrei, besteak beste. Hilero zozketa bat ere egin dute plastikozkoak ez diren poltsak erabili dituzten bezeroen konpromisoa saritzeko. Hala, bizikleta tolesgarriak zein erosketa-bonoak zozketatu dituzte azken hilabeteotan.

•Azaroko eta abenduko zozketak
 Gure denda, gure poza kanpainako arduradunek jakinarazi dute azaroko saria bertan behera geratu dela, ez delako irabazlerik agertu. Abenduko saria jasotzeko epea, bestalde, amaitu da, eta lehenengo sariduna agertu ez denez, ordezko zenbakia (19968) duen pertsonak eskuratu ahal izango du 100 euroko erosketa txekea. Otsailaren 25era arteko epea dauka saria jasotzeko.