San Blas opilak bedeinkatu nahi izan dituztenek Santa Klara komentuan eta Madalako elizan ere izan dute aukerarik eta 11:00etan Benantzio Otaegik parrokoak bedeinkatu ditu San Bartolome parrokiara hurbildu diren lagunen sanblasak. Asko izan dira bertaratutakoak, denak San Blas opilez betetako poltsa edo otarrak eskuetan hartuta.
•San Blas opilak egiteko errezetak:
- San Blas opila, Mari Sol Zabaletarena (elgoiBARREN.net)
- San Blas opila, Teresarena (sukaldean.com)
- Mertxe Besoitagoenarena (eibar.org)
- Irinak eta urrunak blogeko errezeta