Prestakuntzan inbertitzea lana bilatzeko aukerarik bistakoena dela esan du Patxi Lopezek

elgoibarren.net 2010ko ots. 4a, 10:52

IMHren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenok lehendakariak. Bertan, enpresa eta politika munduko 200 lagunek parte hartu dute IMHren sorrera gogoratu, sustatzaileei eskerrak eman, eta aldi berean inguru ekonomiko, ekoizle eta sozialarekin estuki lotuta dagoen ikastetxearen jardueraren oraina eta etorkizuna azaltzea helburu duen ekitaldian. Alberto Ortueta, IMHko estreinako lehendakaria ere omendu dute.


Alberto Ortuetaren alarguna, Maria Jesus Mendia, eta hiru semeak: Josu, Aitor eta Xabier, aitaren omenez bistaratu zuten plakaren aurrean.

 Hezkuntza, enpresa eta politika munduko ordezkari eta izen garrantzitsuek parte hartu dute IMHren 20. urteurren ekitaldian. Besteak beste, Patxi Lopez lehendakariak; Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak; Xabier Ortueta, AFMko presidenteak, Elgoibarko azken lau alkateek, erreminta-makinaren institutuan lehen harria jarri zuen Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak; Bernabe Unda, Industria Sailburuak; Gemma Zabaleta Enplegu Sailburuak, Confebask eta Adegiko buruek, Miguel Lazpiur eta Eduardo Zubiaurre, hurrenez hurren, eta beste hainbatek.

Krisia eta langabezia gogoan

1706639905376 Prestakuntzan inbertitzea lana bilatzeko aukerarik bistakoena dela esan du Patxi Lopez

 Hitza hartu zuten guztiek goraipatu zituzten IMHk 20 urte hauetan eginiko ekarpenak baina krisia eta langabeziaren datuak ere guztien ahotan egon ziren. Hala, langabeziaren azken datuak “ikaragarriak” direla esan zuen Patxi Lopezek. Eusko Jaurlaritzaren “obsesioa” dela gaineratu zuen lehendakariak. Aurtengoa urte "gogorra" izango dela azpimarratu zuen, nahiz eta EAEko ekonomia "krisitik ateratzen hasi" dela berretsi. "Hala ere, enpleguarekin arazoak izango ditugu oraindik ere". Horregaitik, krisia "amaitutzat" emango dute, "langabeen kopurua murrizten denean". "Bitartean, enpresak laguntzeko programak mantenduko ditugu".
(Patxi Lopezen bloga: patxilopez.com)
  • BERRIPAPER BEREZIA: IMH sustatu zuen Fundazioaren eraketaren 20. urteurrena gogora ekartzeko eta IMHk 20 urte hauetan egin duen lanaren berri eman eta datozen urteetarako dituzten asmoen berri emateko berripaper berezia (PDF) argitaratu du ikastetxeak.
 Prentsan ere oihartzun zabala eduki du urteurren ospakizunak. Hona hemen adibide batzuk: noticiasdegipuzkoa.com; diariovasco.com; elpais.com
 
Argazkiak:

Ekitaldian hitza hartu zuten lagunak Alberto Ortuetaren alargunarekin.

 IMHko hitzaldi gelak Alberto Ortuetaren izena edukiko du aurrerantzean.

200 lagun batu ziren ekitaldian.

Marivi Agirregomezkorta eta Gillermo Garate, Elgoibarko alkate izandakoak.

Erreminta makinaren museoa bisitatu zuten agintariek.

Idekoko presidentea, Rafael Barrenechea, lehendakariari azalpenak ematen.

Ardantza lehendakari ohiak jarri zuen IMHko lehen harria.

1706639905808 Prestakuntzan inbertitzea lana bilatzeko aukerarik bistakoena dela esan du Patxi Lopez