Izan ere, edozein udalerritako telefono listina hartu besterik ez dago kanpainaren premiaz ohartzeko: Aguirre, Echeverría, Alcain, Ormaechea, Urretavizcaya... euskal abizen asko daude gaztelaniazko grafiarekin: ch, c, qu eta gui ugari dago oraindik, beste garai baten arrasto baten moduan.
UEMAko Zuzendaritza Batzordearen ustez, “hizkuntza bateko abizenak beste hizkuntza batean idaztea ez da normala”. Ekimenaren helburua normalizazioa besterik ez dela gaineratu dute kanpainaren sustatzaileek, eta gogorarazi dute hizkuntza normalizatuetan ez dela horrelakorik gertatzen: “Ingelesek Shakespeare idazten dute, eta ez Xexpir, eta espainolek Cervantes idazten dute eta ez Zerbantes. Nor gara euskaldunak horiek berridazten hasteko? Aguirre edo Echeverria abizenak baldin badira, zergatik ez Agirre eta Etxeberria idatzi, euskaraz? Ingelesak ala espainolak baino gutxiago ote gara, ba?”.
Gainera, Hego Euskal Herrian, UEMAtik kanpoko udalerrietan ere gauza bera egin behar da abizenak euskal grafiaz jartzeko.
- ZER EGIN BEHAR DA? Abizenak aldatzeko zer egin behar den jakin nahi baduzu, sakatu AGIRI honetan (PDF). Sartu, bestela, helbide honetan uema.org