Herritar bakoitzak inauterietako hiru argazki bidali ahal izango ditu gehienez, otsailaren 5a aurretik, eta guztien artean aukeratuko du BARRENeko lantaldeak zeini eman azala.
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 74 41 12 zenbakira.
Argazkiak honako helbidera bidali: barren@elgoibarkoizarra.com
•Argazkiak Facebooken
Argazkiak honako helbidera bidali: barren@elgoibarkoizarra.com
•Argazkiak Facebooken
Bidaltzen dizkiguzuen argazki guztiak Facebooken ere jarriko ditugu. Elgoibarren Puntonet izenarekin aurkituko gaituzue Facebooken. Elgoibarren Puntoneten lagun bihurtzen bazara, elgoiBARREN.net-en argitaratutako albisteak azalduko zaizkizu. Bertan argitaratu edo etiketatuko ditugu bidaltzen dizkiguzuen argazki guztiak, eta, zuen faboritoak zein diren esateko aukera eskainiko dizuegu.
Otsailaren 11n, Eguen Gizen Egunarekin, hasiko dira 2010eko inauteriak. (ikus hemen: Otsaileko kultur gida)
- 2007, 2008 eta 2009ko inauteriak Elgoibarren (mediateka)