Gaur: Azken urteotako ohiturari jarraituz, baserriz baserri kopla
kantari irtengo dira Elgoibarko Izarrako koplariak, gaur, Santa Ageda
bezperan. Eguerdiko 14:30etik aurrera makina bat baserri -ahal dituzten
guztiak- bisitatuko dituzte. Zapatuan, berriz, Elgoibarko eta Mendaroko
kaleetan egingo dute santa eskea.
Etxegiña taldea Bolatokian bilduko da zapatuan (otsailak 6) 9:00etan. Bildutako dirua Caritas elkartearentzat izango da.
Mendaron, hiru talde arituko dira Santa Agedaren omenez kantuan. 45 lagun inguru irtengo dira hiru taldetan banatuta, eta aurtengo diru-bilketa Arno guraso elkartearentzako eta Santa Ana konpontzeko (*informazio gehiago beheko loturan) izango da.