Bi taldetan banatu eta koplariak Elgoibarko baserri auzoetara abiatu ziren: Ermuaran-Sallobente, Idotorbe, Aiastia eta Urruzunoko baserrietan ibili ziren eskean. Amaieran, 52 baserritatik pasa ostean, Aiastiako elkartean egin zuten afariarekin esan zioten agur, ordu txikitan, aurtengo Santa Eskeari. Santa eskean aritzeko eguraldi ona eduki zuten koplariek eta baserritarrek, ohi dutenez, eskuzabaltasunez estimatu zuten koplarien bisita. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 1993an berreskuratu zuen baserriz baserri santa-eskean aritzeko ohitura.
Etxegiña taldekoak zapatuan (otsailak 6) aterako dira eskean herriko kaleetan.
•Argazki guztiak mediatekan: