Isladak antzezlana aktoreen bizipenetan oinarritutako lana da. Euren kezkak, ilusioak eta asmoak jaso dituzte, eta egunerokotasunean ohikoak diren gaiak jaso dituzte. Esketx laburretan irudikatuko dute obra, eta aktore bakoitzak hainbat pertsonaia antzeztuko ditu. Horietako batzuek elkarrizketak izango dituzte, eta beste batzuek gorputz ekintza soilak. Ikuskizunari ez zaio benekotasunik falta, eta ikusleak identifikatuta sentituko direla uste dute. Umore puntu bat dauka lanak, eta jende askori pentsatu eragingo egingo diola adierazi dute aktoreek.
Hamar aktoreetatik bi (Nerea Gil eta Jon Olivares) tramoiari lanetan arituko dira, batez ere, eta eurak izango dira Esketx batetik bestera agertokia prestatzeko arduradunak. Horrez gain, baina paper txikiren bat ere egingo dute.
- ERREPORTAJEA: Antzezlana, antzezle zein zuzendarien gaineko informazio osoagoa BARREN astekariko 727. zenbakiko erreportajean: Taupadaren Isladak (PDF)