Azterketak amaitxu eta mendira!

Eñaut Izagirre 2010ko ots. 6a, 11:07

Azken hilabetia gogorra izan da. Gabonak pasa ostian, azterketetan barnerauta egon naiz hiru aste luze. Bueno neri behintzat luziak ein jataz, baina seguraski aste guztixak denbora-tarte berdinekuak izango dia.

Azterketak urtarrilak 19xan hasi eta otsailak 2xan amaitxu ditxut, eta denbora bitxarte hortan sotuan sartuta egon naiz ikasten edo behintzat, ahalegintzen.

Asteartian ba, behin azterketia amaitxu nabala, Elgoibarrera itzuli eta maletia itxen jarri nintzan. Ez zauan denboria galtzeko momenturik. Arratsaldeko 5etarako, lehengusua eta ni, furgonetan ginan Piriniuetara bidian. Azterketak amaitzen ditxuzunian edozein plan itxen dozu, gaixki edo ondo eindako azterketa luziak ahizteko.

Piriniuetan bilatzen det nik lasaitxasuna eta nere burua erabat deskonektatzeko denbora eta paisaia. Ez dia Alpiak baina Elgoibartik 3 ordutan iritsi gaitxezkeenez, eskertzen da holako mendikate handi eta zabal bat onduan aukitzia. Gainera, garai hauetan, elurrez jantzitxa ikus daitxezke bertako mendixak eta horrek adrenalina eta emoziuak gehitzeko balixo dau.

Eguraldixa lagun izan genduan egunian mendira atera ginan, eskixak jantzitxa zazkagula nola ez. Bata bestian atzetik, erritmo onian eta beti ere eski-pistetako segurtasun erlatibotik (eskiatzaile eta monitore nazkante askori emango genieke pioletazo bat) atera gabe jun ginan altura irabazten. Elur-jausixen asuntua nahiko potolua zan (4-5 arriskua) eta horrekin jolasian ibiltzia baino hobe da ziurtasunez jokatzia. Berandutxuao enterau ginan bezela, egun bat lehenao mendizale bat hil zan Portalet inguruan elur-jausi batek harrapauta.
Antton zapaldutako pistan gorantz
 
Inguruko bistak: Argualas-Algas, Garmo Negro, Infiernos...

Hasieran ez geneukan helburu zehatzik eta gora eta gora ein genduan. Halako batian gure mendi kuttuna agertu zan, seguraski guk bakarrik igotzen deguna, eta horregatik, Chogolisa izena jarri genion. Mendi txuria, gailurra domo txuri batean amaitzen baita, eta bertako elurrak zapaldu gabeak baitira. Inguruko mendixak baino beherao gelditzen danez, jendiak ez dau bertara jotzen eta orduan guretzat hobe! Baina gehixao eztet kontauko mendixai buruz, bestela ikusten nao juten naizen hurrenguan prozesiua egongo dala.
Tontorreko argazkixa, atzian Balaitous eta Frondiellak

Behin puntan, eta eguraldi paregabia lagun zala, denbora luzia eman genduan tontorrian, bertako ikuspegixa ikusgarrixa baita. Jaitsiera gainera oso politxa da. Hasieran, malda dexentia daka eta disfrutatzeko aukeria ematen dau, elur-hautsa aurkitzia ez dalako oso arrarua. Ez da luzia, baina bueno azterketek sortutako "mono" hori kentzeko balixo dau.
Antton eta ni jaitsierako elurrakin disfrutatzen

Eguraldixa ona zanez, eta mendixa eitxiak emandako emoziuagatik edo, pistetan serie batzuk itxeko ordua etorri zan.

Holaxe ba, egun politxa igaro genduan Piriniuetan eta berriz ere Elgoibarrera itzuli ginan. Oin ordia, hau idazten naon bitxartian, berriz ere juteko gogua etorri jata.