Auzitegi Nazionalak 50.000 euroko bermea jarri zien denei eta dagoeneko atera dira gehienak giltzapetik. Zinkunegi barixaku gauean atera zen Aranjuezeko espetxetik.
“Beren auzipetzea ekarri duten ekintza berdinak edo antzekoak egiteko berariazko debekuarekin” laga ditu libre Auzitegi Nazionalak Zinkunegi eta beste sei lagunak (Eusebio Lasa, Mikel Etxaburu, Nuria Alzugarai, Mikel Garaiondo, Txema Jurado eta Aitor Aranzabal). Horrez gain, jardunbide politikoa izatea debekatu die denei. Ekintza horiek zeintzuk diren ere zehaztuta dator autoetan: “Bilerak, manifestazioak, ekitaldi publikoak, taldeen osaketa eta ezaugarri berdin edo antzekoetako koalizio edo alderdi politikoak osatzea”.
•Informazio gehiago:
•Informazio gehiago: