Lur orotako ibilgailuak, Toyota etxekoak, halaxe dela frogatu zuen eta pendizean behera joan ostean, ia hamar metro beherago dagoen Deba ibaian geratu zen. Istripua goizaldeko 4:40ak inguruan gertatu zen Barne Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Barruan zihoazen bi lagunak onik daude. Euren kabuz irten ziren autotik eta ibaitik eta Mendaroko Hospitalera eraman zituzten gero zeuzkaten zauri arinak sendatzeko.
•BIDEOA: Domeka goizean ibaian jarraitzen zuen oraindik ibilgailuak eta helikoptero bat ere ibili zen haren bueltan, irudiak hartzen, beharbada. Elgoibartar batek youtubera igo duen bideo honetan ikus dezakezue: