Txapela buruan, kopla zaharrak ahoan, makila eskuan… eta aterkia beste
eskuan. Horrela ibili ziren santa eskean Etxegina taldekoak, joan den
zapatuan,
euripean bigarren urtez jarraian. Herriko bazter ia
guztietara ailegatu ziren, hala ere, orain dela 85 urte hasitako
usadioari segida emanez.