Esketx laburretan euren kezkak, ilusioak, asmoak eta egunerokotasunean ohikoak diren gaiak irudikatu zituzten aktoreek, euren bizipenetan oinarritutako antzezlana baita Isladak. Amaieran gustura zeuden egindako lanarekin eta ikusleek “kritika onak” egin dizkietela ere adierazi zuten antzezleetako batzuek. “Guri behintzat hori jakinarazi digute, barre egin dutela eta gustura jarraitu dutela ikuskizuna” gaineratu du aktoreen artean beteranoena izanagatik hasiberrien ilusioa transmititzen duen Maria Angeles Zabalak.
Zuzendariek –Edurne Lasa eta Jose Mari Larrañaga- aktoreekin izandako pazientzia eta erakutsi dieten guztia ere eskertu nahi izan du Zabalak, aktore guztien izenean.
Edurne Lasa bera ere gustura dago barixakuan Herriko Antzokian bizi izandakoarekin. “Geneuzkan espektatibak bete egin ziren eta jendeak oso ondo erantzun zion gure deiari”. Une hunkigarriak bizi zituztela ere gaineratu du “publikoaren eskuzabaltasunari esker, batez ere”. Taldekide guztiak oso gustura geratu ziren eta denek nabarmendu zuten "publikoaren jarrera" eta jaso zituzten "txaloak”.
•Raigoso akorduan
Saioa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten Herriko Antzokian batutakoek, joan den astean hil den Segundo Raigosoren omenez. Edurne Lasa, obraren zuzendarietako batek, zine akomodadore ohiak urte luzetan antzerkia zein kulturaren alde egindako lana goraipatu zuen eta Segundok azken lan hau ere gustura ikusiko lukeela adierazi zuen, penaz.

•Argazkiak: