“Asma ezazu gura duzuna
eta ezagutu Gipuzkoa; nik halaxe egin dut. Ez zara damutuko!” izena
jarri dio Montielek argazkiekin osatu duen erakusketari. Hori izan da
Gipuzkoa ezagutzeko behar izan duen aitzakia.
Argazki kamera berria erosi zuenean, probatzen hasi eta lehen argazkiak Mutrikuko txakur batzuei atera zizkien Manuel Montielek (argazkian). Horrela otu zitzaion Gipuzkoa osoan barrena txakurrei argazkiak ateratzeko ideia. Iazko uztail eta abuztuan egin zituen argazkiak; 135 argazki guztira. 1.500 kilometro egin zituen 20 egunetan. Txakurra ikusi, jabeei baimena eskatu eta argazkia atera. Herri bakoitzeko argazki bat aukeratu, markoa jarri, txakurraren izena eta arrazarekin eta, 88 argazki horiekin herriz herri erakusketak egiten dihardu Montielek, arrakasta handiz. Ikusi Goiena.net -en egin dioten elkarrizketa.
Hoberik otutzen
al zaizue? (Facebooken –Elgoibarren Puntonet-
komenta ditzakezue
Gipuzkoan barrena bidaiatzeko bururatzen zaizkizuen aitzakia edo
ideiak: Herri bakoitzeko jaiak edo parranda ezagutu, jaki tipikoak
probatu, herriaren izena agertzen den kartelarekin argazkia atera,
e.a.) Bideoa dauka.
Argazki kamera berria erosi zuenean, probatzen hasi eta lehen argazkiak Mutrikuko txakur batzuei atera zizkien Manuel Montielek (argazkian). Horrela otu zitzaion Gipuzkoa osoan barrena txakurrei argazkiak ateratzeko ideia. Iazko uztail eta abuztuan egin zituen argazkiak; 135 argazki guztira. 1.500 kilometro egin zituen 20 egunetan. Txakurra ikusi, jabeei baimena eskatu eta argazkia atera. Herri bakoitzeko argazki bat aukeratu, markoa jarri, txakurraren izena eta arrazarekin eta, 88 argazki horiekin herriz herri erakusketak egiten dihardu Montielek, arrakasta handiz. Ikusi Goiena.net -en egin dioten elkarrizketa.
•Bideoak Youtuben
Argazkiekin eta musikarekin lau bideo ere egin ditu eta Youtuben eskegi ditu, “jendeak ezagut dezan nire lana”. Elgoibarren eta Mendaron aurkitu eta argazkia atera zien txakurrak ikus ditzakezue beheko bideoan, -bigarren minututik aurrera ageri dira Debabarrenako txakurrak-.

Gainerako bideoak hemen
*Argazkiak: goiena.net eta Manuel Montiel.