Barne saileko iturriek jakinarazi dutenez, goizeko 9:00ak inguruan
gertatu zen istripua, autopistako 69. kilometroan (Irungo noranzkoan),
Maltzagatik kilometro eskasera. Gidaria, 45 urteko gasteiztarra,
istripua izan zuen furgonetatik irten ezinda geratu zen, hanka bat
trabatuta baitzuen. Suhiltzaileen laguntzaz atera zuten eta Mendaroko
Hospitalera eraman. Zorionez, eguerdirako alta jaso zuen, ubeldura
batzuk gora behera ondo baitago.
Luperiaren ondorioz harri eta zikinkeri mordoa jauzi ziren autopista gainera eta, Donostiarako noranzkoan bi erreiak moztu behar izan zituzten. Lau kilometrorainoko auto pilaketak sortu ziren zenbait unetan, harik eta autopistako langileak errepide gaineko zikinkeria garbitzen hasi ziren arte.
Luperiaren ondorioz harri eta zikinkeri mordoa jauzi ziren autopista gainera eta, Donostiarako noranzkoan bi erreiak moztu behar izan zituzten. Lau kilometrorainoko auto pilaketak sortu ziren zenbait unetan, harik eta autopistako langileak errepide gaineko zikinkeria garbitzen hasi ziren arte.
- Argazkiak: diariovasco.com agerkari digitalak istripuaren eta luperiaren ondorioak jasotzen dituen argazki-sorta eskegi ditu web gunean.
*Argazkia: Felix Morquecho.
∞Lotura duten albisteak:
- Deba ibaira erori zen autoko bi lagunek zauri arinak besterik ez dituzte (2010-02-08)
- Kamioi bat irauli egin da San Antolineko errotondan (2009-09-08)
- Istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634 errepidean (2009-06-12)
- 25 urteko moto gidari elgoibartarra hil da istripuan (2009-03-02)
- 15 urteko neska bat harrapatu zuen autoak zapatuan King-Kong parean (2008-09-29)
- Istripua izan du motor batek berriz ere Txankakua parean (2008-07-02)
- Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan (2007-05-29)
- Kamioi trailer batek eta motor txiki batek talka egin dute (2007-05-18)
- Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan (2007-05-16)
- Gonzalez eta 'Xala' pilotariek auto istripua izan dute A-8an, Elgoibar parean (2007-03-27)
- Bi auto istripu ia ordu berean ( 2007-02-20)
- 70 urteko gizonezkoa hil da auto batek harrapatuta (2007-01-18)
- Istripu ikusgarria San Antolineko errotondan (2006-10-16)