Eibar eta Donostia arteko ibilbidean autobus bidaia gehiago

elgoibarren.net 2010ko ots. 10a, 14:36

Otsailaren 15etik aurrera, Transportes Pesa SA enpresak zerbitzu gehiago eskainiko ditu Eibar- Donostia  ibilbidean. Alegia, ordubetean behin izango dira Donostia-Elgoibar-Eibar ibilbidea autopistatik betetzen duten zerbitzuak. Gauean ere autobus zerbitzi gehiago egongo da.


Ordutegiak eta joan-etorriak zabaldu egingo dira:

  • Astelehenetik ostiralera, 17 aldiz egingo da ibilbidea noranzko bakoitzean, goizeko 7:00etan hasita gaueko 21:00ak arte.
  • Larunbatetan, 16 zerbitzu abiatuko dira Donostiatik eta 14 Eibarretik, goizeko 7:00etan hasita gaueko 22:00ak arte.
  • Igande eta jai egunetan 9 aterako dira Donostiatik eta 9 Eibarretik, goizeko 8:00etan hasita eta gaueko 22:00ak arte.
Ordutegiak Lurraldebusen web gunean
Ordutegiak Pesaren web gunean (PDF)