•Ekintzarik "potoloena"
Udal Musika Bandaren 125. urteurrena ospatzeko prestatu duten ekintzarik “potoloena” da. Galdu eziniko aukera Osororen ustez. Eta halaxe jakinarazi nahi die herritarrei. “Urteak pasatzen direnean atzera begiratu eta horren ondo jotzen zuten holandes haietaz akordatuko gara, gertakari historikoa baita munduko musikaririk onenetarikoek Elgoibarren jotzea”. Kontzertuan ikusi ahal izango denaren aurrerapen bat da goiko bideoa. Stravinskyren pieza bat jotzen dute bertan.
•Publiko guztientzako egitaraua
Bilboko Musika bandako kidea izateaz gainera, Musica Per Se, enpresan lanean dihardu Pako Yanezek (argazkian ezkerrean), eta, Royal Concertgebouw Orchestraren ordezkaria da. Bere esanetan, jende guztiarentzako moduko egitaraua ekarriko du Amsterdameko brass taldeak. “Ez da musika jarraitzaile sutsuentzat soilik izango". Garai ezberdinetako musika joko dute, bestalde, "barrokotik hasi eta gaur egunekoetaraino”. Chicagokoarekin batera munduko orkestrarik onenetarikoa dela Royal Concertgebouw Orchestra gaineratu du Yanezek. “Lekurik onenetan jo dute eta leku guztietatik deitzen diete”.

- SARRERAK: Otsailaren 11n izango da kontzertua, iluntzeko 20:30ean, San Bartolome Parrokian. Sarrerak bost eurotan salduko dituzte. Jasotako dirua oso osorik Parrokiak egingo dituen gastuetarako izango da. Sarrerak, Kutxaneten bitartez eskuratu daitezke. Kontzertu egunean ere jarriko dituzte salgai, ordubete lehenago udaletxeko arkupeetan, hain zuzen. Salgai jarri dituzten 800 sarreretatik 600 salduta daudela jakinarazi du Alfredo Etxeberria alkateak. Bestalde, maila honetako musikariak ikusteagatik bost euroko sarrera merkeegia ote den galdetuta euren asmoa ez dela irabaziak lortzea erantzun du Bandako zuzendariak. “Jendea kontzertutik irribarre batekin ateratzen bada eta afizioa sortzeko laguntzen badu pozarren geratuko gara. Tronpeta laga edo ez laga zalantzan dabilen ikasleari kontzertua ikusi ostean harra berriz pizten bazaio, ordainezina da hori niretzat”.
∞Lotura duten albisteak: