Manuel Salegi Osak eta Pedro Garate Landak osatutako bikoteak irabazi zuen Elgoibarko kanporaketa. Txapeldunek bi txuleta, Eceiza etxeko bi pasta kaxa eta bi xanpain botila eraman zituzten etxera. Gainontzekoak ere ez ziren esku hutsik bueltatu, partehartzaile guztiek txapelketaren logoa duen Errrioxako ardo botila bana eraman zuten-eta oroigarri gisa.
Manuel Salegi eta Pedro Garateren hurrengo hitzordua otsailaren 27an Seguran ospatuko den Gipuzkoako Kanporaketa da. Bertan irabaziz gero, martxoaren 20an, Seguran bertan jokatu beharko lukete Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala. Bikote irabazleak garaikurra, 3.000 euro eta 4 lagunentzako nazioarteko bidaia irabaziko ditu, eta ondorengo hiru bikoteentzako ere sari handiak egongo dira.
Salegi eta Garate eskarmentu handiko muslariak dira eta Gipuzkoako kanporaketan aurrean ibiltzeko aukera handiak dauzkate. Salegi, esaterako, Gipuzkoa eta Bizkaiko jokalarien artean oso ezaguna da, ez baitauzka alferrik bederatzi txapel irabazita beste hainbat mus txapelketatan. Estreinako txapela 1979an lortu zuen, BARREN astekariak 2007an argitaratu zuen elkarrizketan (PDF) adierazi zuen moduan.
Pasa den zapatuan, hilak 6, Kimetz Elkartean jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketaren Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuten sei bikoteak:
1. Mikel Hidalgo Monreal eta Iñigo Zubiaurre Kortabarria
2. Manuel Salegi Osa eta Pedro Garate Landa
3. Eñaut Oiarzabal Arano eta Iñaki Laskurain Muruamendiaraz
4. Josu Zialtzeta Aduriz eta Luis Berdonces Gonzalez
5. Jorge Hernando Gaona eta Andoni Segundo Armero
6. Unai Madera Beitia eta Josu Burgaña Eraña (mutrikuarrak)
2. Manuel Salegi Osa eta Pedro Garate Landa
3. Eñaut Oiarzabal Arano eta Iñaki Laskurain Muruamendiaraz
4. Josu Zialtzeta Aduriz eta Luis Berdonces Gonzalez
5. Jorge Hernando Gaona eta Andoni Segundo Armero
6. Unai Madera Beitia eta Josu Burgaña Eraña (mutrikuarrak)
- Euskal Herriko Mus Txapelketari buruzko informazio gehiago: euskalherrikomustxapelketa.org