Eguen zuri zurituarekin hasiko dira inauterietako ekitaldiak

elgoibarren.net 2010ko ots. 11a, 14:59

 
Izenari ohore edo keinu bat egin nahian, elurrarekin zurituta esnatu da gaur, Eguen Zuri Egunean, Elgoibar. Hain justu, Eguen Zuri Egunarekin hasiko dira inauterietako ekitaldiak eta martitzeneraino iraungo dute. Ume, gazte zein nagusientzako egitaraua prestatu dute.


 Azken urteetan Pilar ikastxeko haurrek kalejiran irteteko ohitura zuten Eguen Zuri edo Ostegun Gizen Egunean, baina ikasleak gutxitu, eta ondorioz ikusgarritasuna galdu denez, mozorroen desfilea Ikastetxeko patioan bertan egitea erabaki zuten iaz. Aurten ere halaxe egingo dute, arratsaldean.

Euskal Inauteriak irudikatuko dituzte aurten ere Ikastolako ikasleek.

 Barixaku arratsaldean Elgoibar Ikastolakoen euskal inauteriaren txanda izango da. Kalejira egingo dute, eta Plaza Handian dantza saioa eskainiko dute ondoren (euria egiten badu, Ikastolako frontoian geratuko dira).
 Asteburuari begira, umeentzako egitaraua prestatu du Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Zapatuan, otsailak 13, mozorroen desfilea eta Atxutxikaraokea izango dira arratsaldean Plaza Handian. Parte hartzen duten guztiek jasoko dute saria. Aurtengoan, zirko giroa izango du Plaza Handiak. Gainera, iragarri duten hotzari aurre egiteko, Zuhaitz Aisialdi Taldekoek txokolate beroa banatuko dute plazan dagoen jendearen artean.
Zapatuan Plaza handian egongo diren ekintzen egitaraua:
- 17:00: Atxutxikaraokea.
- 18:15: Atxutxikaraokeko partaideen arteko sari banaketa.
- 18:00: Zuhaitz Aisialdi Taldearen eskutik Txokolate beroa.
- 18:30: Gazteen Mozorro desfile eta koreografiak.

60ko eta 70eko hamarkadetan girotutako dantzaldia

2009ko Atxutxikaraokeko irudia.

Gauerako, berriz, Elgoibarko Izarrak mozorroen lehiaketa antolatu du, Madalako parkean (euria bada, ikastolako frontoian). 60ko eta 70eko hamarkadetan girotutako dantzaldia izango da, eta partaideek garai hartako musikaren eta dantzaren erritmora mugitu beharko dira. Hala ere, koreografia konkreturen bat nahi duenak musika eramateko aukera izango du. Talde onenak 275 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 175 euro. Banakakoen alorrean 125 euroko sari bakarra emango dute, eta koreografia onenak ere 125 euroko saria izango du. Epaimahaia herriko hainbat gaztek osatuko dute.

Martitzenean, otsailaren 16an, bukatuko dira inauterietako ekitaldiak, eta egun horretako ekintza nagusia mozorroen kale-agerraldia izango da. 16:30ean mozorrotutako jende guztia bilduko da Plaza Handian. Inauterietako egitarau guztia agendan irakurri daiteke.

1706639891224 Eguen zuri zurituarekin hasiko dira inauterietako ekitaldiak

BARRENeko azala
BARREN astekariak herritarren eskura laga du datorren asteko alearen azala. Herritar bakoitzak hiru argazki bidali ditzake, eta guztien artean aukeratuko dute astekariaren lehen orria. Gainerako argazkiak astekarian eta www.elgoibarren.net atarian egongo dira ikusgai.