Goi mailako musikarien erakustaldia parrokian

elgoibarren.net 2010ko ots. 12a, 10:19

 
San Bartolome parrokia bete egin zen, atzo, Amsterdamgo Royal Concertgebouw Orchestrako metalen taldea entzuteko. Munduko onenen artean daudela erakutsi zuten metal ataleko musikariek eta parrokiaren akustika ona goraipatu zuten.


 Udal Musika Bandaren 125. urteurrena ospatzeko prestatu dituzten ekintzen artean “potoloena” zen holandarren kontzertua Jose Antonio Osoro Bandako zuzendariaren berbetan eta, herritarrek, oso ondo erantzun zioten goi mailako musika eta musikariak zuzenean entzuteko deiari, goi eta behe bete baitzen parrokia, 800 ikusle orotara.

1706639885711 Goi mailako musikarien erakustaldia parrokian

1706639885771 Goi mailako musikarien erakustaldia parrokian

  Kontzertua hasi baino hiru ordu lehenago prentsaurrekoa eskaini zuten Royal Concergebouw Orchestrako (RCO) zuzendari laguntzailea eta RCO Brasseko Zuzendaria den Ivan Meylemansek; Jörgen Van Rijenek, RCOko tronboi bakarlariak eta, RCOko tuba bakarlaria den Perry Hoogendijk maisuak. Hirurek goraipatu zuten San Bartolome parrokiaren akustika ona, hala egiaztatu ahal izan baitzuten atzo bertan egin zituzten entseguetan. “Tronpetak oso ondo entzuten dira. Gainera, eliza betetzen bada, oihartzuna gutxituko da eta primeran entzungo da”. Halaxe izan zen, soinuak ez zuen aitzakiarik eduki.
 Elgoibarren jotzeko aukerarekin oso gustura zeudela gaineratu zuten musikariek. “Guretzat kontzertu denak dira garrantzitsuak; hiri handietakoak zein herri txikietakoak” ziurtatu zuen Ivan Meylemans zuzendariak. *Argazki gehiago elgoibar.org web gunean
  • Elgoibarko Musika Bandaren informazioa eta 125. urteurreneko ekitaldiei buruzkoak, honako web honetan daukazue: elgoibarkomusikabanda.com

1706639885807 Goi mailako musikarien erakustaldia parrokian

1706639885839 Goi mailako musikarien erakustaldia parrokian