Irudimena eta giro ona nagusi mozorroen lehiaketan

elgoibarren.net 2010ko ots. 15a, 13:47

Egiten zuen hotzari aurre eginez egun bat hondartzan pasatzea erabaki zuen taldeak (argazkian) irabazi zuen zapatu gauerdian egin zen mozorroen lehiaketa. Banakako mozorroen alorrean Shrek piztia berdeak irabazi zituen lehian zeuden 125 euroak. Talde asko igo ziren Madalako eszenatoki gainera, hogei talde guztira. (Argazkiak dauzka)



  Demaseko hotza egiten zuen arren, Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatutako mozorro eta koreografia lehiaketan giro paregabea jarri zuten eszenatoki gainera igo zirenek zein behean zeuden ikusleek. Jendearen irudimenak ez du mugarik, eta era guztietako mozorroak ikusi ziren: bananak, Heineken boteila, txupatxusak, piztia berdeak, e.a.

1706639874541 Irudimena eta giro ona nagusi mozorroen lehiaketan

Sariei dagokienez, Egun bat hondartzan izeneko taldeak irabazi zituen lehen sariari zegozkion 275 euroak. Txalupa, izozki saltzailea, eguzkitakoa… eta gorputz lirainak. Hondartzako egun bat pasatzeko detaile guztiak kontutan hartu zituzten. Beste urte batzutan ere irabazi izan ditu sariak talde honek. Bigarren saria (175 euro) Banana Taldeak eskuratu zuen. Banakako sarien alorrean Shrek ogroaz jantzita aurkeztu zen bikoteak (ondoko argazkia) irabazi zuen 125 euroko saria. Azkenik, koreografia onenaren saria (125 euro) Las Pelos taldeak irabazi zuen. Ondo landutako koreografia aurkeztu zuten hauek.

Koreografia onenaren saria irabazi zuen 'Las Pelos' taldeak.

Banana taldea, bigarren saria taldekako lehiaketan.

Antolatzaileak 60ko eta 70eko hamarkadetan girotutako dantzaldirako prest.

Mauxitxa txarangak ezin hutsik egin inauterietan ere.


1706639874786 Irudimena eta giro ona nagusi mozorroen lehiaketan

 
Mozorro eta koreografia lehiaketaz gainera, mozorroen desfilea eta Atxutxikaraokea ere prestatuz ituen aisialdi taldeak. Euria zela-eta zirko giroa hartu zuen Ikastolako frontoian egin zituzten bata zein bestea. Hemen ere asko izan ziren taulatura igo eta abestera zein dantzatzera animatu zirenak.

  • ARGAZKI GUZTIAK: Barixakuan eta zapatuan Elgoibarren eta Mendaron ateratako argazkiak mediatekan dauzkazue ikusgai (gehiago ere jarriko ditugu).

BARRENeko azala

Gogoratu, gainera, BARREN astekariak herritarren eskura laga duela aste honetako alearen azala. Herritar bakoitzak hiru argazki bidali ditzake, eta guztien artean aukeratuko dute astekariaren lehen orria.
  • Argazkiak bidalzteko helbidea: barren@elgoibarkoizarra.com