Mozorrotzeko azken aukera, gaur

elgoibarren.net 2010ko ots. 16a, 10:11


Azken txanpan sartuko dira Inauteriak gaur, martitzena. Mozorroen kale-agerraldia izango da ekintza nagusia, 16:30ean, Plaza Handian; baina ez bakarra. Goiko bideoan Elgoibarren eta Mendaron asteburuan ateratako argazki bilduma eta Mozorro eta koreografia lehiaketako hainbat une. (Argazkiak eta martitzeneko egitaraua dauzka)


Martitzeneko egitaraua
  • 16:30ean Mozorroen kale-agerraldia Plaza Handian
  • 17:00etan Musika Tresnen Fabrika(euria egiten badu: Kiroldegian). Ikuskizunean parte hartzen duten hiru pertsonaiak hauek dira: Kortxea Doktorea: Fabrikako lutierra da, pixka bat txoratuta dago, eta gauzak asko nahasten ditu. Musika tresnak nola erabiltzen diren erakusteaz arduratzen da. Gainera dantzatu eta kantatu egiten du. Filomena, Kortxea jaunari zentzutasuna jartzen saiatzen da, eta bide batez fabrikan txukuntasuna mantentzen du. Instrumentuak jotzen ditu Kortxea jaunarekin batera. Kantatu eta dantzatu ere egiten du. Koxme: Kortxea doktorea eta Filomenaren laguntzaile eta mekanikoan da. 
  • 18:30ean Mauxitxa Txarangaren kalejira, erraldoi eta buruhandiekin.
  • 18:30etik 21:00etara Gelatxo Orkestraren dantzaldia Kultur Etxeko sotoan. Mozorro lehiaketa ere izango da: Bi sari banatuko dira ondoen mozorroturik daudenen artean.
 

1706639874210 Mozorrotzeko azken aukera, gaur

 
ARGAZKI GUZTIAK mediatekan dauzkazue ikusgai
 
 

Lotura duten albisteak: