Munduko hainbat bazter eta herrialdetako xehetasunak eta informazio erabilgarria jasoko dute Gazte Informazio Guneak antolatzen duen Ostegun Bidaiariak hitzaldi-ziklora gerturatzen direnek. Hona hemen hitzaldiak eta datak. Hitzaldi guztiak Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira, 19:30etik aurrera.
•2010eko OSTEGUN BIDAIARIAK
- Otsailak 18. KORSIKA: Chusemi Vicente eta Leire Juaristik furgoneta hartu eta hiru aste egin zituzten Korsikan, irla guztia zeharkatuz. Beraien bidaian bizitakoak kontatuko dituzte bi Azpeitiarrok.
- Otsailak 25. SUEDIA: Sei hilabete egin ditu Maialen Astigarragak Suedian ikasketak direla eta, beraz, uda nahiz negu giroa ikusteko aukera izan du. Bertan bizitzen egon dela aprobetxatuz, Suediara turismo bidaian joateko jakin beharreko guztia azalduko ditu elgoibartar honek.
- Martxoak 4. ALPEAK: Eñaut Izagirre elgoibartarrak (elgoiBARREN.net atariko blogaria da) 15 eguneko bidaia bat egin zuen Alpeetara aurreko udan eta furgonetan egindako bidaia merkea azalduko digu. Gainera, udan eta neguan Alpeek eskaintzen dituzten aukerez ere hitz egingo du.
- Martxoak 11. ALEMANIA: Denboraldi luzea pasa du Danele Sarriugartek Alemanian eta bertako txoko asko ezagutzeko aukera izan duenez, estatu honetako kulturaz eta beste hainbat kontutaz berba egingo du.