Ikastaroak UEUk Eibarko Isasi-Markeskoa jauretxean (goiko argazkian) duen egoitzan izango dira martxoaren 3tik maiatzaren 22ra bitartean. UEUk aurtengo udaberrirako egin duen eskaintzaren baitan, honako jakintza arlo hauek landuko dira.
•INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK:
- Programazioari buruz eta web guneei buruz oinarrizko ezagutza duen edonorentzat web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz (on line).
- Bere ordenagailua euskaraz jarri nahi duenarentzat eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi duenarentzat ordenagailua eta internet euskaraz.
- Eguneroko lanean itzulpenak egokitzen zaion edozein profesionalentzat edota Wordfast ezagutzen ez duten itzultzaileentzat Wordfast 5 – hastapenak.
- GPS zaleentzat. GIS erabiltzaileentzat. Ingurumen-ikasleentzat. Ingurumen-teknikarientzat eta Ingurumenarekin interesatuta dagoen edonorentzat ingurumena ezagutu. GPS eta GSI baliabideak (on line).
•GIZA ETA GIZARTE GAIAK:
- Bereziki haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, irakasle eta gurasoentzat edota, gaiarekin interesa daukan edonorentzat hezkidetza: xxi. mendeko erronka.
- Coaching-ean interesa dutenentzat. Coach izan nahi dutenentzat edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenarentzat coaching programazio neurolinguistikoaz.
- Ikasle/irakasle; profesional; jendaurrean mintzatzen direnak; sortzaile eta jakin-nahia duen ororentzat ideiak sortu eta antolatzeko buru-mapak
•OSASUNA:
- Gai honetan interesa duen edonorentzat etxeko erremedio naturalak.
Izena emateko epea: Ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 1ean irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera jo beharko dute (Nafarroa plaza 3, 1. ezk., 20870 Elgoibar, 943 74 43 66, euskara@elgoibar.org)