•Olasoko jaunak Kultur Etxea hartu zuenekoa
Eguerdian hasi ziren kanpalekua muntatzen eta detaile guztiak eduki zituzten kontutan: zutoihalak, burdin-jantziak, armak, taloak eta txistorra erre zituzten sua, e.a. Eurek diseinatu eta egin dituzte guztiak, baita Olasoko jaunak soinean zeraman 22 kiloko sare-begiz eginiko ehun metalikoa ere. Burdinazko ezkutua eta ezpata ere ikusgarriak bezain pisutsuak ziren. Aitortu dutenez, hilabeteak behar izan dituzte guztia prestatzeko. Zapatuan ere ateratzekoak ziren, baina eguraldiak atzera bota zituen euren asmoak. Angel Lopezek eta Ainhoa Castrillejok gogoko dituzte inauteriak eta irudikatzen dituzten pertsonaien azalean sartzen dira. Iaz, esaterako, Nazien gotorleku bihurtu zuten Errosario kalea.
•Egun bat hondartzan
Barkillo saltzailea, tortilla pintxoak, eskuarea, txutxumutxu aldizkariak, pareoak, area, itsasoa… Nafarroa plazak Debako hondartza izateko osagai guztiak zituen. Igerian batzuk, eguzkia hartzen besteak, umeek baino hobeto pasa zuten hondartzara egunpasa joan ziren elgoibartarrok. Ingurumarian batu zen jendetzak ere barre franko egin zuen emakumeon ateraldiekin eta umore onarekin. Azken urteetan, artzai txakur txapelketak antolatu dituzte, ijito familiak osatu, 1,2,3 telebista saioa gogora ekarri, e.a.
•Mozorro eta koreografia lehiaketa
Bideoan, Elgoibarren eta Mendaron inauterietan ateratako argazki bilduma eta Elgoibarko mozorro eta koreografia lehiaketako hainbat une.
•Martitzeneko argazkiak: