Lapurrek ondare historikoarekiko maitasun gutxi erakutsi zuten San Balendin Egunaren ostean, astelehen goizaldean, egin zuten lapurretan. Hain justu, iazko ekainaren 6an inauguratu zuten mendaroarrek herritarren laguntzarekin berritu duten Trinitateko eliza.
Foku handiak dira bere lekutik atera (goiko argazkian fokuen kaxa hutsik) eta ostu dituztenak; eta, ez dira merkeak. Argiak berriz jartzeko asmoa aurreratu du Udalak, aurrez baina, foku berriak lapurtu ez ditzaten hartu beharreko neurriak aztertu behar dituztela adierazi dute. Izan ere, honakoa ez da Mendaron fokuak lapurtzen dituzten estreinako aldia, lehenago ere birritan ostu izan dituzte-eta fokuak Santa Anako ermitatik.