EAJko Madrilgo parlamentari eta senatari taldeak, AFM-Makina Erremintaren Clusterraren eskutik egin zuen bisita. Ibarmia, Juaristi , Goratu eta Danobat Raylways System enpresez gain, IMH eta erreminta makinaren museoa ere bertatik bertara ezagutu zituzten, joan den barixakuan.
Erreminta Makinaren Institutuko arduradunek, sektorearen gaur eguneko beharren berri emateko probestu zuten senatari eta parlamentarien bisitaldia. Gobernuaren laguntza ezinbestekoa zaiela nabarmendu etaargi laga nahi izan zieten agintariei: “langile eta langabetuen aldetik izaten ari garen prestakuntza iraunkorraren eskaerari irteera egokia emateko batetik, eta, bestetik, Asmaola proiektuaren inguruan, enpresa txiki eta ertainei hauen prozesuen hobekuntzaren bidez berrikuntza ekartzeko”.
- Irakurri hemen: bisitaren gainean Josu Erkorekak bere blogean idatzitakoak