Eskualdeko lanpostuen defentsan manifestazioa deitu du LAB sindikatuak

elgoibarren.net 2010ko ots. 22a, 14:31

 
Langabeziak Debabarrena bereziki zigortu duela-eta, “eskualdeko lanpostuen defentsan” manifestazioa antolatu du LAB sindikatuak.
Otsailaren 27an, zapatuan, egingo dute protestaldia Eibarko Untzaga plazan.

 


 Debabarrena osatzen duten Gipuzkoako sei herrietan 3.401 langabetu egotea, horietako 637 Elgoibarren eta 11 Mendaron, larria dela salatu dute LAB sindikatuko arduradunek. Alabaina, lana daukatenen egoera ere ez dela ona gaineratu dute. “Lana daukatenen baldintzak nabarmen okertu dira: soldata jaitsierak, lan erregulazio espedienteak, atzerapausoak lan osasunean, prekarietatea, e.a. Horiek ere bazter guztietara zabaldu dira”.
 Horiek horrela, eskualdeko lanpostuen defentsan antolatu duten manifestazioa, otsailaren 27an, Eibarko Untzaga plazatik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan.
 
Debabarrenako langabetuen kopuruak (*Iturria: LAB sindikatua)
  • Eibar: 1852 (langabetu)
  • Elgoibar: 637    
  • Deba: 272 
  • Mutriku: 268 
  • Soraluze: 261       
  • Mendaro: 111