Honako hauek dira lankidetza hitzarmena sinatu duten zazpi kirol taldeak: CD Elgoibar (futbola), Sanlo EKT (eskubaloia), Elgoibarko Saskibaloi taldea, Mintxeta Atletismo Taldea, Elgoibarko Igeriketa Taldea, Lagunak Pilota Eskola eta Lagun Taldea Txirrindulari Taldea (goiko argazkian kirol talde bakoitzeko ordezkariak, ikastetxeetakoak eta Udal Kirol Patronatukoak). Gaztetxoenekin lan egiten dutelako sinatu dute hitzarmena kirol talde horiekin, aurre benjamin, benjamin eta alebin mailako 225 ikaslerekin lan egingo dute-eta. Udal Kirol Patronatuak hitzarmena sinatu duten kirol taldeak diruz lagunduko ditu.
∞Lotura duten albisteak: