Elgoibarko eskailera mekanikoen mantentze lanak kontratatzeko lizitazioa egin berri du Udalak (Ikus hemen lizitazioaren xehetasunak eta oinarriak). Bertan ageri denez, 108.000 euro bideratu ditu Udalak herrian dauden eskailera mekanikoek behar bezala funtziona dezaten egin beharreko lanetarako. Iraupenari dagokionez, bi urterako balioa izango du mantenu enpresarekin sinatuko den kontratuak.
•Eskailera mekanikoak herriko lau gunetan
Guztira hamaika eskailera atal daude herrian, lau gunetan banatuta: Urasandin (5 atal), Errotaberrin (2 atal), Artekalen (2 atal) eta Sigma auzoan (2 atal). Sigma auzoko eskailerak izan dira, hain zuzen, jarri dituzten azkenak, baina gehiago ere iritsiko dira aurki, Sigmakoak moduan, Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estataletatik Elgoibarko Udalak jasoko duen diru laguntzari esker. Basarte auzoan jarriko dituzte eskailera mekaniko berriak, bi atal, hain justu. Basarte, Erretxindi eta Mintxeta arteko mugikortasuna errazteko helburua edukiko dute.

∞Lotura duten albisteak: