Gatzaren omenaldiko hitzengatik bi urteko espetxe zigorra jarri diote Otegiri

elgoibarren.net 2010ko mar. 3a, 09:50

 
Espainiako Auzitegi Nazionalak, beste behin ere, “terrorismoa goratzea” egotzi dio Arnaldo Otegiri. Bi urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa jarri dio ezker abertzaleko kideari, Jose Mari Sagardui Gatza ETAko presoaren aldeko omenaldi batean parte hartzeagatik, 2005ean, Amorebieta-Etxanon.



 Hain justu, honako hitzetan ikusi du delitua Angela Murillo buru duen epaimahaiak: “[Euskal Herriaren eszenatoki nazional demokratikoa] euskal preso politikoei, errefuxiatuei eta borrokan utzi ditugun beste hainbat kideri zor diegu, eta lortuko dugu!”. Epaiak dio “inolako zalantzarik gabe, terrorismoa goratzen” duela.
 Epaileak, gainera, 16 urtez kargu publikoan aritzea debekatu dio Otegiri, baina leporatzen zizkioten beste bi delituen aurrean errugabe jo du: zilegi ez den elkarteko kide izatea eta legez kanpo batzartzea.

Informazio gehiago: