Aingeru Guardako jaiak, martxoaren lehenengo egunean, arbola sartzearekin hasten dira bezperan. Plazako auzotarrek zapatuan egin zuten lan hori, ondorengo bideoan ikus dezakezuenez.
Ospakizun nagusiak, baina, domekan, martxoaren 7an, egingo dituzte. Eguerdiko 12:00etan meza izango da Aingeru Guardako ermitan. 12:30ean, Idurre Arriolaren eta Maite Olazabalen trikiti doinuen txanda izango da. Ondoren, herri kirolak izango dira. Fausto Mugertzak jardungo du aizkoran, Unai Salegi Sarobek trontzan, eta Juanjo Agirregabiriak trontzan eta txinga eroaten. Ondoren, Gotzon Zulaika eta Jon Larrañaga mendaroarren txanda izango da, kaskara edo lokotx batzen.
- ERREPORTAJEA: Plaza auzoko hamar plazakumek Aingeru Guardako jaiak berreskuratzeko egin duten lanari buruz gehiago jakiteko, ikusi BARREN astekariaren 730. aleko erreportajea: Plazara, gazteen eskutik (PDF).
•BIDEOA: Aingeru Guardakoaren ermita aurrean arbola sartzen (2010)
•BIDEOA: Aingeru Guardako jaia II (1989). Trikitilariak, bertsolariak eta harrijasotzailea.
{youtube}KAsba1Cn7QI&feature=related{/youtube}