Gaueko 22:00etan hasiko da Maika Juradoren monologoa. Saioa ikusteko ez ez dago sarrerarik ordaindu beharrik.
Joan zen azaroan hasi ziren Lojantzi tabernakoak umorezko monologo gauak antolatzen. Jendeak kalera irteteko ohitura berreskuratzea zen tabernarien asmoa eta monologoak amu ona izan zitekeela pentsatu zuten. Lehen saioek eduki zuten arrakasta ikusirik, ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten eta, harrezkero, makina bat aktorek eskaini du bere monologoa.
•Hurrengo saioa
Datorren eguenean Huescako aktore baten, Victor Tejeraren, txanda izango da. Merezi du aragoarrak daukan web gunean sartzeak. Umorerik eta originaltasunik ez zaio falta. Ikusi hemen.