Alpeetara furgonetan eginiko bidaia Ostegun Bidaiarietan

elgoibarren.net 2010ko mar. 4a, 12:34


Gaur: Eñaut Izagirrek 15 eguneko bidaia egin zuen Alpeetara, joan zen udan. Furgonetan egindako bidaia merkea azalduko du elgoibartarrak Ostegun Bidaiariak hitzaldi zikloko hirugarren hitzaldian. Gainera, udan eta neguan Alpeek eskaintzen dituzten aukerez berba egingo du.


 Alpeetako paraje erakargarri eta ederrenak ezagutaraziko dituela adierazi du Eñaut Izagirrek. Gaur (martxoak 4), arratsaldeko 19:30ean hasiko da hitzaldia, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Datozen hitzaldiak:
  • Martxoak 11. ALEMANIA: Denboraldi luzea pasa du Danele Sarriugartek Alemanian eta bertako txoko asko ezagutzeko aukera izan duenez, bertako kultur adierazpenak eta beste hainbat kontu izango ditu mintzagai.

Lotura duten albisteak: