Polemika piztu du Kultur Etxeko igogailuaren kokalekuak Udal Gobernuan. EAJk eraikinaren ertzetik egitearen aldeko apustua egin duen bitartean, EAk nahiago du erditik egitea.
Atzo arratsaldean eskaini zuten prentsaurrekoan, bi proiektuen arteko desberdintasunak aipatu zituzten EAko alderdikideek. Sotoaren gaur egungo planoa eta berrituta (beherago) izango lukeen itxura ere aurkeztu zituzten:
•Igogailua ertzetik:
- Erakusketa gelaren azalera murriztea.
- Lehen solairuan (Kultura Sailaren kanpoaldean) dagoen txokoa kendu edo lekuz aldatu beharra.
- Bigarren solairuan dagon Gazte Informazio Gunea lekuz aldatzea.
- Hitzaldi gela murriztea.
- Solairu guztiak zulatu beharra. Zortzi metro koadroko azalera galduko litzateke.
- Erakusketa gela bere horretan geratuko litzateke.
- Solairuetan ez litzateke azalerarik gutxituko.
- Kultur Etxean argi natural gehiago sartuko litzateke.
- Ganbara erabiltzeko aukera.
- Sotoan “galtzen” dena, ganbaran irabazten da.
- Merkeagoa, obra gutxiago eskatzen duelako.
∞Lotura duten albisteak: