Transgrancanariako sailkapen orokorreko 142. postuan sartu zen helmugan Edu Uribe. 27 ordu, zortzi minutu eta 45 segundo behar izan zituen 123 kilometroko ibilbide luze eta gogorra egiteko. Horrenbeste ordutan, denerako denbora izan zuen: paisaia ikusgarriaz gozatu, argazki mordoa atera, lagunak egin… Bere blogean (Mendi Lasterketa) idatzita laga ditu, argazki mordoaz hornituta, kanarietan bizi izan zituen sentsazioak. Roberto Heras txirrindulari ohiaren anaiak, Miguel Herasek, irabazi zuen proba nagusia, 13:04:14 denborarekin. Guztira 171 lagunek amaitu zuten proba.
- Ikusi hemen sailkapena (PDF)
•Revert eta Ramos puntakoen pare
Jon Revertek eta Manolo Ramosek elkarrekin egin zuten 92 kilometroko proba. Uste baino gogorragoa egin zitzaiela aitortu dute, besteak beste, esan zietena baino desnibel handiagoa zegoela sinistuta daudelako. Gainditu behar izan zituzten errekasto mordoa ere oztopo handia izan zela adierazi dute. Hala eta guztiz, primeran moldatu ziren eta postu oso onetan ailegatu ziren helmugara. Revertek bosgarren postua (12:00:50) eskuratu zuen eta Ramosek, berriz, sailkapen nagusiko seigarren postua (12:00:50) eta senior mailako lehena. Guztira 179 lagunek parte hartu zuten hegotik iparrera Kanaria Handiko irla gurutzatu zuen proban.
- Ikusi hemen sailkapena (PDF)
•Argazkiak:
∞Lotura duten albisteak: