Anbotori buelta mendi bizikletan

Morkaiko 2010ko mar. 9a, 12:06

Oinez egin beharrean mendi bizikleta gainean egiteko irteera antolatu du estreinakoz Morkaikok. Ez edonora, gainera, Bizkaiko mendirik ederrenetakoa den Anbotora egingo baitugu mendi bizikleta gaineko lehen saiakera hau.


1706639837262 Anbotori buelta mendi bizikletan

Elgoibartik Abadiñoraino trenez joango gara. Handik Urkiolara igo, eta, Zabalandi, Tellamendi eta Besaide moduko paraje ederretatik pasa ostean, Abadiñoko tren geltokian bukatuko dugu itzulia.
 Ondorengo loturan (lehenengobidaia.com) ibilbidearen azalpen laburra (gazteleraz) eta hainbat argazki.
  • Eguna: Apirilak 24, Larunbata
  • Ibilbidea: 42 Kilometro
  • Desnibela: 820 metro
  • Zailtasuna: ertaina-handia
  • Irteera: Elgoibarko tren geltokitik (ondorengo asteetan jakinaraziko da irteera ordua)