Berriatuan jokatu da, hain zuzen, jubenil mailako Euskadiko zesta-punta txapelketa, joan den urtarrilean eta otsailean. Jon Ugartetxeak eta Ibai Aretxabaletak osatutako bikoteak jokatutako zortzi partidak irabazi ostean lortu zuen finala jokatzeko sailkatzea. Finalean Zumaiako puntistak izan zituzten aurrez aurre, eta 22 eta 35 hartu zituzten mendean Ugartetxeak eta Aretxabaletak.