Bideo erreportajean Loiolako Arrupe Etxean zein gelatan bildu ziren, non jaten zuten… ikus daiteke. Orain arte inon ikusi gabeko irudiak dira. Ia 23 minutuko erreportajea da.
Elkar-ek eta Berriak argitaratu dute “Loiolako hegiak” liburua, eta dagoeneko salgai dago liburu-dendatan. Liburua osatzeko Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullurekin egon zen hizketan, batik bat, Imanol Murua Uria kazetaria (Zarautz, 1966). Elkarrizketa politiko haien mamiaz idatzi du Murua Uriak. (Irakurri hemen: Dena okertzen hasi zenekoa pasartea.

Hamabi bilera sekretu egin zituzten Arrupe Etxean, irailaren 20tik azaroaren 15era. Helburua: euskal gatazka politikoa konponbidean jartzea. Loiolan bost korapilo askatu behar zituzten: nazio izaera, erabakitzeko eskubidea, aitortu beharreko beste eskubideak, lurraldetasuna eta akordioa gauzatzeko prozedura. Akordioa lortzear izan ziren. (*iturria: berria.info)
∞Lotura duten albisteak: