Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 19 elgoibartarrek parte hartuko dute

elgoibarren.net 2010ko mar. 12a, 09:45

 
Elgoibarko IX. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute bihar (martxoak 13) eta etzi, Elgoibarko Herriko Antzokian. Nafarroa eta Gipuzkoa osotik etorritako dantzariak lehiatuko dira, tartean hemeretzi elgoibartar.

 


 Honako hauek dira dantzari elgoibartarrak: Saioa Marcos, Maialen Loiola, Leire Morales, Aitor Asenjo, Nora Bastida, Alaitz Egaña, Leire Urzainki, Iraitz Gonzalez, Miren Astigarraga, Andrea Arregi, Itziar Aldalur, Ane Espilla, Naia Makazaga, Arantxa Ferreiro, Leire Astigarraga, Nerea Badiola, Leire Melgosa, Nerea Solozabal eta Goizeder Etxeberria.

 Bi saio izango dira. Zapatuan, 7 eta 11 urte bitartekoen txanda izango da, eta domekan, berriz, 11 eta 15 urte bitartekoena. Zapatuko saioa 16:30ean hasiko da, eta 32 neska-mutil ariko dira. Domekakoa, berriz, 11:00etan hasiko da, eta 41 gaztetxo lehiatuko dira guztira.

Aitor Asenjo nagusi Beasaingo txapelketan
 Hiru txapelketa jokatu dira orain artekoan, eta elgoibartarrek bat irabazi egin dute, eta beste batean, bigarren egin dute. Aitor Asenjok irabazi zuen Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa.