‘Niko eta Izarretako Bidea’ umeentzako filma euskaraz eskainiko da

Morkaiko 2010ko mar. 12a, 14:46

Datorren domekan (martxoak 14), Michael Hegner eta Kari Juusonen zuzendariek egin duten “Niko eta izarretako bidea” haurrentzako filma eskainiko da euskaraz, Elgoibarko Herriko Antzokian.


 Animaziozko filma honek 80 minutuko iraupena izango du, eta bertan, Niko orein gaztearen abenturak ikusi ahal izango ditugu.

 Sarrerak, bestalde, Herriko Antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, ohiko prezioan. Emanaldia 16:30ean hasik oda Herriko Antzokian.

1706639834009 ‘Niko eta Izarretako Bidea’ umeentzako filma euskaraz eskainiko da

Sinopsia
 Niko gaztea, Aita Noelen lerari tira egiten dion elur-orein baten semea da. Niko, aita ezagutu eta hegan egiteko irrikan dago. Horregatik, haren bila joatea erabakiko du. Julius, urtxintxa hegalari bat eta Wilma, erbinude lotsagabe bat izango ditu lagun eta gidari, Aita Noelen mendietarako bidean. Plan beldurgarria duen otso-talde batekin egingo dute topo; Aita Noel eta bere elur-oreinak jan nahi dituzte, honela, Gabonak akabatzeko. Nikok bere adorea frogatu beharko du, otsoen nahia gerta ez dadin, eta bere ametsa egia bihurtuko bada.