Domeka goizaldeko laurak eta erdiak aldera gertatu zen istripua, Barne Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Seat Ibiza batek eta Ford Fiesta batek elkar jo zuten N-634 errepidean (Deba kalean, Gaztetxetik gertu).
Lekuko batek adierazi duenez, aparkatuta zegoen autoetako bat errepidera ateratzeko maniobra egiten ari zenean jo zuen N-634 errepidean zetorren beste autoak. Talka bortitzaren ondorioz, autoetako batean harrapatuta geratu zen lagunak zauri larriak dauzka. Suhiltzaileek atera behar izan zuten burdin nahas-masatik eta anbulantzian eraman zuten Mendaroko Ospitalera. Istripu berean zauri arinak izan zituen bigarren zauritu bat ere eraman zuten ospitalera.
∞Lotura duten
albisteak:
- Luperiak azpian harrapatu zuen furgonetako gidaria onik dago (2010-02-10)
- Deba ibaira erori zen autoko bi lagunek zauri arinak besterik ez dituzte (2010-02-08)
- Kamioi
bat irauli egin da San Antolineko errotondan (2009-09-08)
- Istripu
batek auto-ilarak sortu ditu N-634 errepidean (2009-06-12)
- 25 urteko moto gidari elgoibartarra hil da istripuan (2009-03-02)
- 15 urteko neska bat harrapatu zuen autoak zapatuan King-Kong parean (2008-09-29)
- Istripua izan du motor batek berriz ere Txankakua parean (2008-07-02)
- Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan (2007-05-29)
- Kamioi trailer batek eta motor txiki batek talka egin dute (2007-05-18)
- Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan (2007-05-16)
- Gonzalez eta 'Xala' pilotariek auto istripua izan dute A-8an, Elgoibar parean (2007-03-27)
- Bi auto istripu ia ordu berean ( 2007-02-20)
- 70 urteko gizonezkoa hil da auto batek harrapatuta (2007-01-18)
- Istripu ikusgarria San Antolineko errotondan (2006-10-16)