•Zauriturik ez baina kalte material handiak
San Frantzisko kaleko 32. zenbakiko hirugarren solairuak sua hartu zuela-eta, inguruetako eraikinetan bizi diren 30 bizilagun etxetik atera behar izan zituzten atzo (martxoak 14). Arratsaldeko 14:30ak inguruan piztu zen sutearen ondorioz ez zen zauriturik izan. Lau lagun bizi dira etxe horretan, baina sua hasi zen unean ez zegoen inor etxean. Alabaina, kalte materialak handiak izan dira, ehun urtetik gorako etxeen egitura egurrezkoa da-eta. Hirugarren pisuko bi etxebizitzak, ganbara eta teilatua kiskali ditu suak. (ikusi sutea argazkiotan)

Etxearen egitura aztertu beharko dute orain adituek, bertan bizitzeko baldintzak ematen diren ala ez erabakitzeko. Kalteak ikusita bizilagunek ez daukate itxaropen handirik eta hilabete asko pasa beharko dira, dena konpondu ostean, berriz euren etxeetara bueltatzeko aukera izan dezaten. Kaltetutako bizilagunek familiartekoen etxeetan, batzuk, eta Hotel batean, beste batzuk, pasa dute gaua.
Suhiltzaileek arratsalde osoan jardun zuten sua itzaltzeko lanean eta gaur goizean ere jardun dute. Oraindik ez dakite zerk sortu duen sua.
•Bideo gehiago: (herritar batek bere etxetik grabatutako bi bideo eta beste batek eitb.com agerkarira bidalitako beste bat)
*Eskerrikasko bideoak eta argazkiak bidali dizkiguzuen guztioi.