Asenjo eta Espilla nagusi Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan

elgoibarren.net 2010ko mar. 16a, 10:56

 
Aitor Asenjo eta Ane Espilla dantzari elgoibartarrek irabazi dute Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa, nagusien mailan. Nafarroa eta Gipuzkoa osotik joandako 70 dantzaritik gora batu dira, joan den asteburuan, Herriko Antzokian.


 Zapatuan, zazpi eta hamaika urte arteko gaztetxoak igo ziren oholtzara. Mutiletan Donostiako Aitor Lasak jaso zuen puntu gehien eta berak jantzi zuen ondorioz irabazlearen txapela. Neskei dagokionez, Lezoko Leire Amiano nagusitu zen. Mutiletan ez zen Elgoibarko parte hartzailerik egon, baina nesketan postu onak lortu zituzten dantzan egin zuten hiru elgoibartarrek (sailkapenak beherago).

1706639831756 Asenjo eta Espilla nagusi Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan

 Domekan nagusien (11 eta 15 urte bitartekoak) txanda izan zen. Mutiletan hamairu lehiakide zeuden eta Aitor Asenjok lortu zuen txapela. Beasaingo txapelketa irabazi ostean, aurten lortzen duen bigarren txapela eskuratu zuen Asenjok. Bi oiartzuarri, Eneko Iparragirreri eta Aritz Olarteri, hartu zien aurrea elgoibartarrak.
 Nesken lehiaketan 28 dantzarik hartu zuten parte; erdiak baino gehiago, hamabost, elgoibartarrak. Kopuruan bakarrik ez, kalitatean ere nabarmendu ziren herriko dantzariak. Hala, Ane Espillak lehen postua eskuratu zuen eta hirugarren postua Arantxa Ferreirok. Alaitz Egañak eta Itziar Aldalurrek lortu zituzten laugarren eta seigarren postuak ere nabarmentzeko modukoak dira.

Emaitzak:

Mutilak A Saila (7-11 urte)
  1. Aitor Lasa (Donostia)
  2. Iker Hoyos (Errenteria)
  3. Aitor Martinez (Legazpi)
Neskak A Saila (7-11 urte)
  1. Leire Amiano (Lezo)
  2. Ane Retolaza (Legazpi)
  3. Naroa del Rio (Oiartzun)
Elgoibartarren postuak:
4. Saioa Marcos
9. Maialen Loiola
10. Leire Morales


Mutilak (11-15 urte)

  1. Aitor Asenjo (Elgoibar)
  2. Eneko Iparagirre (Oiartzun)
  3. Aritz Olarte (Oiartzun)
Neskak (11-15 urte):
  1. Ane Espilla (Elgoibar)
  2. Lierni Kamio (Billabona)
  3. Arantxa Ferreiro (Elgoibar)
Gainerako elgoibartarrak postuak:
4. Alaitz Egaña
6. Itziar Aldalur
7. Andrea Arregi-Leire Melgosa (Biak berdinduta)
9. Leire Astigarraga-Miren Astigarraga-Nerea Solozabal (Hirurak berdinduta)
13. Leire Urzainki
14. Goizeder Etxeberria
15. Nerea Badiola
16. Iraitz Gonzalez
18. Nahia Makazaga
20. Nora Bastida