Mugerza krosa saritu du ANOC Fundazioak

elgoibarren.net 2010ko mar. 16a, 14:39

 
ANOC Fundazioak (Kros Antolatzaileen Espainiako Erakunde Nazionalak), Juan Mugertza Kroseko antolatzaileak saritu ditu, ANOC sarien estreinako edizioan.

 



 Mintxeta Atletismo Taldeak krosaren alde egiten duen lanagatik, orokorrean, eta Mamo Wolde trofeoagatik, bereziki, eman diote ANOC Berrikuntza Saria Juan Mugertza Nazioarteko krosari. “Mamo Wolde Trofeoak berez duen garrantzia areagotu egiten du errekonozimendu honek”, adierazi du Zigor Diezek. Duela zortzi urte sortu zuten Mintxetakoek junior kategoriako atxintxikarientzako trofeoa, eta mundu guztian “ezagutu eta errespetatzen” duten lasterketa dela nabarmendu du Diezek, Mintxeta Atletismo Taldearen izenean.
 ANOC Sariak eta kros denboraldiko onenak saritzen dituen “Trofeos Seoane Pampin” sariak batera banatuko dituzte Madrilgo Somontes kirol egoitzan dagoen La Perdiz jatetxean. Datorren apirilaren 9an izango da sari banaketa eta Juan Mugerza krosaren ordezkaritza bat han izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
BIDEOAK: 2010eko Senior eta junior mailako lasterketen bideoak igo ditu Anoc Fundazioak bere webgunera.
BIDEOA: 2010eko Mugertza kroseko irudirik esanguratsuenak
{vimeo}8991145{/vimeo}