220.048 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarrari, iaz baino 24.000 euro gutxiago

elgoibarren.net 2010ko mar. 16a, 19:48

 
Elgoibarko Udalak 220.012 euroko dirulaguntza emango dio Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteari 2010erako Elkarteak dauzkan proiektu eta egitasmoak finantzatzeko. Krisi ekonomikoa dela-eta, iaz baino 24.447 euro gutxiago jasoko ditu aurten euskara elkarteak.



Dirulaguntza hau, aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da:
  • Euskara Batzordetik: 140.000 euro
  • Gazteria Batzordetik: 80.012 euro
  • Guztira: 220.012 euro
 Gazteria Batzordeak Atxutxiamaika taldearen egitasmoak lagunduko ditu diruz, eta  Euskara Batzordeak, berriz, gainontzeko proiektu eta egitasmoak. Ikus dezagun proiektu bakoitzean aurrekontuaren zenbatekoa finantzatuko duen Udalak:
  • *Gurean Bai-Merkataritza: %100
  • Haurrak eta Gazteak (proiektuak eta programak): %70
  • Kultur jarduerak eta programa solteak (Tertuliak ...): %49
  • BARREN astekaria eta elgoiBARREN.net: %22
*Gurean Bai-Merkataritza egitasmoak hiru hilabete eta erdiko jarduna izango du aurten (apirilaren 12tik uztailaren 31ra arte), eta hori da Udalak bere osotasunean diruz lagunduko duena.

Proiektuak eta dirulaguntzak:
 Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiektuak eta egitasmoak, jasotzen duten dirulaguntza kopuruaren arabera zerrendatuta:  
  • BARREN astekaria: 57.500 euro
  • Atxutxiamaika: 45.632 euro 
  • Haur eta Gazteak (gastu orokorrak): 34.380 euro 
  • Kuadrillategi programa: 31.500 euro
  • Kiribilka programa: 14.500 euro
  • Euskara errefortzuak: 14.000 euro
  • Gurean Bai- Merkataritza Hitzarmena: 10.400 euro
  • elgoiBARREN.net web gunea: 6.500 euro
  • Kultur Jarduerak (bertso jaialdia, Santa Ageda...): 5.600 euro
Elkartearen aurrekontuaren % 30,5a finantzatzen du Udalak
Elgoibarko Izarrak 721.754 euroko aurrekontua dauka 2010erako, eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 30,5 da, gutxi gorabehera. 

Eskerrak, Udalari:
  Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, honek eskaintzen dion laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dute. Izan ere, euren ustez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haur eta gaztetxoen aisia hezitzailea indartu, eta euskara gure herrian sustatu nahi badugu”. 

Lotura duten albisteak: